San Martin erretegiak 1997an ireki zituen ateak sagardotegi moduan. Denboran zehar, eta bezeroen eskaerak asetzen saiatuz, Gipuzkoako kostaldeko erretegi onenetariko bat bihurtu da.
Orio herriaren goiko aldean, Done Jakue Bideak zeharkatzen duen ingurune pribilegiatu batean, harria, egurra eta beira nahasten dituen eraikina topatuko dugu. Mendiz inguratutako erretegi erakargarria da San Martin, itsasoaren eta Orioko itsasadarraren ikuspegi ikusgarriak dituena.
Barrutik, jatetxe osoa inguratzen duen egurrezko sabai kasetoidun ederra nabaritzen da, dekorazio ukitu modernoekin konbinatuta. Jangela nagusiaz gain badu beste bat beiraz itxitako terrazan. Biak ere leiho handiekin, bazkari on bat gozatu bitartean paisaia ikusgarrietaz disfrutatu ahal izateko. Bistak eta dekorazioa ezezik, kanpoko terraza atsegina eskaintzen dugu, mahaiak eta sofak dituena, non aperitiboa edo kafea hartu daitezken jan ostean.
Aparkaleku pribatu handia eta haurrentzako lorategi gunea ere baditugu. Guzti hori lehen kalitatezko produktuak eta zerbitzu profesional eta adeitsu batez eskeinita. San Martin Erretegia leku ezin hobea da bazkari edo afari on bat gozatzeko.